L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 I (1961- urtarrila/martxoa) —<oler0944>




 

 

G. A. Becquer

 

        «Poesi era, mota bat ba-da, oso goi ta ozen; gogarte ta antzearen alaba nunbait, izkuntz-apaindura guztiakaz jantzi ta bitxitua, nagusitasun erorkidetsuan zirkin dagiana, irudimenari itz egin ta bere laukiak osotuaz, bide zidor ezezagunez naitara daroana, bere ereskidetasun ederrezko lillura zoragarripean.

        Beste bat ba-da berezko, jator, labur, legor, argi-txinpart antzera barne-muiñetik jagiten dana, sentipena itz batez ikutu ta zauriturik, iges doana; antzelan bage ta billois, azal azke baten barruan nasai egokiturik, itz baten eragiñez soilki, asmamenaren ondar bako itxasoan lo dagozan millaka gogoeta, oldozkai iñarrosi ta itxartzen dabezana.

        Lenengoak ba-dau aldia, balio emona, egotzia: mundu guztiaren olerkia dala.

        Bigarrenak ez dan olako neurri emonik, osorik; erdara oi dan irudimenaren neurri-mugak artzen du: olerkarien olerkia esan gengikeo.

        Lenengoa, jaio, eraldu, amaitu ta itzaltzen dan eresi edo melodi dozu.

        Bigarrena akorde bat da, jogaillu edo arpa bati erauzia, eta dardaraz geratzen dira ariak, olako burrundara oskidetsuz.

        A amaitzen danean, orria tolestuten dogu atsegiñezko irribar leunean.

        Au atzeneratzean, bekokia makurtu oi dogu, izenik bako gogoetaz astun...

        Olerti errikoia poesiaren bapide dogu... Erriak bere biotz-ikara ta ikutuak azaltzeko, era txit bakanak darabiltz. Esaera barnekoi bat, jo-ikutu zangar bat, naiz berezko jas-izan-itxura bat naikoa dan edozein oldozkun iragarteko edo ikuspegi bat osotzeko.

Auxe, ta auxe bakarrik, dira erritar abestiak. Ta aberri guztiak dabez onelakoak, bakotxak bereak Errialde batzuetan, Alemanin batez be, abestimota berezia egiten dabe onetariko olerkiak. Goethe, Schiller, Uhland, Heine'k bape lotsa barik erabilli eben.»

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.