Lurde'n gogartez
Agerre'tar Joxe
Mundu guzian hotsez ditugu
Mirenkunde zoragarrik;
guti direla ustean gaude
Lurde bezin doaturik.
Urtamu dauka Miren'ek orain
denez geroz agerturik;
iñoiz iñorat ainbat beilari
heintsuz ez dira eratorrik.
Bai-du Jinkoari gurtz-egikeran
zeñek ta nork berezgarri;
nekez dirade untan xokoak
Lurde-eretzen ikurgarri.
Ainbat gizaki, gendetan motak,
enda t'erritan, ¡oi! zarri;
bakan diteke bildutasunik
bertan bezinbat igarri.
Ñarroste dugu sakon gogoan,
zuñetan nabai dardara,
dela zaudeleik harpe gozoan,
dela zoazin tokietara.
Elizan ere so bat jaurtikiz
an-idatzien aldera,
zer eta nola degun sentitzen
ezin ekar eletara.
Funts ez ain larri-gauzetan ere
irixte da zinez aundi,
Andrane'k daukan esi xukunak
izan dida bihortz-unki.
Atariz dago esi pollit au,
leiza alderuntz, iriz aindi;
loreak ditu eze ta frexko
atxon atxonez usaindi.
Ohargarrietan xitezki gallurt
Katoliku orobata;
baleike Lurde'n dadin geiena,
Roma ba'degu kenduta.
Asiarrak, afro, an dira ageri;
oro-gende, nabar eta;
aindana mezak izaten dira,
urrun-apezak emanta.
Eriez ere zer aipat emen,
berria llabur beharra
Jinkoak, guzialdun, bertan derakus
sendagailetan eskarra.
Alatzez asi Lurde'n omena
Berñate xinplek an-lurra,
Andrane'n kiñuz, aztarrikatzen
jarri zelarik bizkorra.
Mila zortzireun berrogei ta amar
zeru-marka dun zortzion
t'Epallan ziren Andrane'n itzak
ogei ta bostain goizeon
Jaun Peyramale'k neskaren tartez,
baia azkenik bildu zion
«Sortzez Garbia Ni Naiz» erranik
den lurbirari eda zitzion.
Arrezkeroztik urmenak, zintzo,
bertan dirau emailenik;
untzi milloitan ura da bildu
beilariek ordudanik.
Gañez osinak an dira beti,
ez dun ur ok sendamenik,
osa bai osa, soin eta gogoz,
naikoa ba'da sinismenik.
Soin eta gogoan ongiak alde,
zeini jarriz berarena,
¡oi! zenbat bider askoitz leukike
gogozko ongiak aurrena.
Oñazez minki etzanik Lurde'n
Andrane'ri so egon dana
autemanik da zin eta argiro
sano zunetz itxarona.
Aratz Andrane, Auñan aundiena,
Mirenkunde guthunkari,
heltzen azkentho izanik ere
milloika thuzu gurkari!...
Leiaz gatortzi zuri atxikiok,
laguntzaren eskekari,
otoitz dizugu, Ama Neskaso,
Agur Miren, Ave Mari...
|