L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 II (1961-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Zergatik, Jauna?

 

Joakin Aldabe

 

Negar zotiñian ama

siaskatxo ondon dago.

Gaitz beltz atzaparretan

semia erori zago.

 

Bere bizitzen zati

aingeruen antzekua,

laxter ikusiko du

lekuz aldatua.

 

Otoitz berok zerura

zuzenduagatik,

entzun gogorra zaio.

Ez dauka errukirik.

 

Urratu dezu, Jauna,

amaren biotza.

Au da saminitasuna

bakartasun otza!

 

«Zer pekatu egiñ du

ume txiki onek?

T'orrela zatitzeko

nik egiñ ote det?»

 

Zu ixillik zaude. Jauna,

t'ez dezu erantzuten.

Erruki ama onetzaz,

kupitu zaite, arren!

 

«Zuk nere aurtxo txikiya

maitez artu dezu.

Beragana len bai len

eraman nazazu».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.