L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 II (1961-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Remember

 

Adolfo de Larrañaga

euskaratzailea: Otsalar

 

Ez al dut entzungo iñoiz sorterri irrintzirik?

Itzuliko al naiz aberri zerua ikustera?

Nere gurarientzat nabil pozkari billa,

ta miña bera parrez nere gaitzetik.

 

Munduak kristalezko pelota bat dirudi

estaldurik bezela odolezko errezelez,

ta sakonean, oial bigun beltzez,

eztaietako ogea zana da illobi.

 

Aberriaren irudia negar-zotinduz

ote da, birjiña loitua bezela,

jakiñeko sasikumetasunaren frutuz?

 

Ez dut itzuli nai azkatasun erlantza

zuzi-argia bezela ikusi arte;

lizunduta ikusi baiño, naiago dut eriotza.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.