Jatorri baten zorimenan aldiak
T. Etxebarria
Gauza ederren artian,
bai gauza ederra benetan,
larrosak San Juan goizian,
esnaturik intzetan.
Kolore eta usain ederrez,
euren orri leguntsuak
dirudixe, pintxura ordez,
Jaunak eiñdako bertsuak.
Gizon'k iñoiz neurtutako
onenak baiña askoz obiak;
naiz Jainkuan eten-bako
Poeman, aletako aliak.
Jasotzen udabarrixa
ta loi-bako edertasuna;
barru ta agiri garbixa,
jaiotzatiko ontasuna.
Zintzotasunan iduri,
neskatillen apain eder;
eta gorri edo zuri,
dotoriago eztala ezer.
Baiña alperrik larrosak
jatorri bat, ez dadena,
negarretan edo pozak,
ideko, ai, zorimena
Batzuk ba, bedinkatuak,
apain, urrezko ontzixetan,
ondo arturik Jaungoikuak
opa letz bere altaretan.
Esku maite garbi batek
eztiki deixazenian.
Zorionekuak larrosa arek
larrosa guztien artian!
Beste batzuk, zeruak
utzirik larretan bertako,
ditu, bein eiñda eztaguak,
gordetzen azitarako.
Gizaldiak juan da etorri,
beti iraun deixan kastiak;
ta bein zartu garanori
jarrai deiguen gaztiak.
Baiña, beste batzuna,
lora ederrak izatiakin,
salgai, zorimen illuna,
erosi alda urriakin.
T'ain politak izanarren,
egunian-egunian,
edozein satar zazkarren
bendeko, ostikopian.
Caracas'dik
|