L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Zer egin duk gaur!

 

Bordari

 

Azaroak 15, 1960'gn.

Itxasoak, Zumaiko sei mutil irentsi

 

Bekaitza'ren seme

alditan itxasoa;

egun bekaitz ezik,

bizi du amorroa.

 

Oi! bere orroa!!

 

Ez al du goseti

sabel-zomorroa?

 

        * * *

 

Arkaitz gaiñean

Itxas txoriak...

Zumai aldeko

mutil yoriak;

txoriño yostalariak.

 

Arkaitz gaiñean

mutil erniak,

—bizitzen asi berriak—

mutil tolesgabe

aitamen semiak.

 

        * * *

 

Alako batean

—arrantzale erri

errukarria—

Auiñ itxurnustuak

Aoa-zabal...! Rau!

Irentsi sei aur!!

 

        * * *

 

Itxas

Gaizto

petral!

 

Zer egin duk gaur!

 

Bi arraiño trixteren truk

semerik gabe utzituk

ainbeste guraso

ai, itxaso!!

 

Lander

Zikiñ

Madarikatu...!

 

Zer egin duk gaur!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.