Jesus gose
N. Ormaetxea, Orixe
Gosetu egin zan (Lk., IV, 2).
Aingeruak serbitzari (Mk., 1, 13).
Arkaitz gorrian
eserita dago.
Pizti ankerrak,
gauez nai aiña
sarraski ian eta
zokoetan daude.
Ontan, basauntxume
bildurti bat dator
lenbizi dardaraz
launaren ondora.
Begietara
begiratzen dio
launak, eta Aren
begi otzan aiek
lasapide oso
ematen diote.
Urbilduz, urbilduz,
iritxi zaio
oiñetaraiño.
Usai egin dio
soiñekoari.
Mingain luzea
agertuz ta gordez,
sudur-mizpilletan
bein ta berriz sartuz,
begietara
so egiten dio.
Begi, ta begi
errugabeak
auntxumearenak!
launak ordun ari
eskuiñez illea
leguntzen dio.
Andik berela
basauntxumea
itzali zaigu
begien aurretik.
Nun izkutatu da?
Aingeruek, nunbait,
eramana dute
beren launari
iana antolatzeko.
Uste dezagun
Aingeru oriek
beti zeduzkala
bere serbitzura;
baiña zergatik ez,
oraingoan, beintzat,
maia serbitzeko?
Luzaro gabe,
an agertzen da
txalian okela,
ageri ez diran
eskuz ekarria.
Zer mami uxterra!
Zer usai goxoa!
Zillegi bekit
nik itxas-begian
bein ian nunaren
oroitzapena.
Eskerrak emanez,
Iaunak begiak
iasotzen ditu
Aitarengana.
Berrogoi egun
gose zegon arren,
otzan eta pakez,
arrapazka gabe
iaten du bitiña.
Berriro begiak
Aitagana iaso,
zuti iekitzen da.
Aitaren gogara
au baitu ianari
besterik ez du
gose ez egarri,
Aingeru erdian,
mendiak utzita,
piztieri agur,
giza-billa doa
Bi begiak lauso
ta katsu daduzkan
pekatari billa.
|