L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Gaurkoari begira dabillen

Arrizubieta'ri

 

Otsalar

 

Era berriak laztanduz

daukagunari oratuz,

Cordoba'tikan Arrizubieta

ari zaigu karguz:

etorkizuna maitatuz,

gazte biotzak alaituz,

inkisitore jauntxokeriak

zenbaiti zapalduz.

 

Leturia ta Leartza,

or dago gaurke ardatza,

alperrik gabiltz ukatu nairik

kezka ta zalantza.

Naiz izan egia latza,

baztertu dezagun lotsa,

mundu aurrean argi azalduz

euskaldun baratza.

 

Lenagoko bizi-pozak

galdu zituan lorratzak,

eten ziraden itxaropenak

orain amets utsak.

Denborarekin baldintzak:

euzki apaintzen kerizak.

Arrizubieta'n zintzotasunak

daramaz biotzak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.