L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Nor nitaz oroi!

 

Igartza'tar E.

 

Ezer ez nintzan,

ezer gutxi naiz,

auts beste izango al inoiz!

 

Ez nintzan artan

murgildua ni,

uts laiñopean igari...

 

Ta iñortxo ez

nitaz gogora;

ta naizen ontan, nor, nor da?

 

Tximist bezela

ni itzaliko...

Gero... nor nitaz oroiko!

 

Apur batean...

kanposantuko

jango nauten arrak, gero...

 

Gero iñor ez.

Betiko aztu...

auts biur, aize jostaillu.

 

Baiñan ez diot,

ez diot ondo:

Batek, ez nau ez aztuko.

 

Ez nintzan artan,

gogoan nindun...

naizen ontan, Bera lagun.

 

Aztu nazate,

aztu gizonak...

ta gogoan ar Jainko onak

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.