Irure ganian
T. Etxebarria
(Eduardo'ri)
Beingo baten, txantxagorrixa
galdez zan ormatxoriari,
au basuan, ibiltze aldera:
«Or, kale aldetik zer barri?»
Naste borrastia t'abarra,
drogia ugari eta orrua,
alkarregaz aitu eziña
gizona dan kaskil zorua.
Eta utza, gauzia balitza
beñipein gabe odola jausi;
beti baiña nola asmau
kalterik geien eiñ auzuari.
Estu, mundu zabal onetan,
eta uste daben guziagaz,
faltan ete dan agertuko,
biar baiño len, beti bildurraz.
Gaiñ, alkar ikusi eziñik
iñoiz eten bako auzixetan,
ez badituzu makillaka
alkarren aurka baztarretan.
Txantxagorriak, gizonana
entzunaz ormatxorixari,
bene-benetan ikaratuta
esaten zetsan bere buruari:
Ah! zer umezurtz gizajuak!
Ziur ezba eurok aitarik
guk zeruko Aita bezela;
dana deuskuna diru barik,
estuasun apur bat gabe,
baketsu legian egonda;
bakarrikan geure kantuak
alai basueri emonda!
|