L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Olerkiak (Poesiak)

 

Zeleta

 

        Gure olerkarien maixu dan «ORIXE» jakintsuari sarritan entzun eta irakurri izan diogunez, IRU doai bear ditu Olerkariak, olerkari ONA izateko: ADIMENA, IRUDIMENA eta BIOTZA.

        Baldintza bearrezko ta naigarri aben jabe bai-dala, ardurarik gabe esan dezageku «ORBELAK» izeneko olerki-liburutxoaren egille dan Kerexeta'tar Jaime, «ARANTZIBIA» izenordeaz ezagunago degun elorrioarr abade gazte gogatsua. Aipamen au atera degu, liburutxoak dakarzkin olerki guziak arduratsu irakurri ta ausnartu ondorean.

Polita azalez, goxoa barruz, «Arantzibia» ospetsuak bere guraso kutunen oroitzapenez eta eurai eskiñirik igazko urtean argitara zuan idaztitxoa.

        Margo zuri orlegiz apainduriko liburu-azalean, tinko, zutik ageri zaigun orbel zimel bakandun zuaitz zar mardulak, iñolaz ere iduritu nai digu olerkigillearen barnegogai-esanaia; eta egillearen ustea, irakurlien artean irudipen ori sortu-eraztea izan ba'da, ongi, ezin obeki asmatu du bertso mamitsuz jantzi duen idazti irakurgarri au «ORBELAK» izenaz ugutzatu edo bataiatzea.

        Orbelak! Zer besterik dira, izan ere, gizaki bat, toki bat, garai bat, oitura bat, izadi bat edo erri bat biotzez barren-barrendik egarri dun ameslari gogatsu baten biotz-taupadak? Abetxek bait-dira gure Arantzibia biozkoiak bere 42 olerki eztitsu oien bidez eskeintzen dizkigun «ORBELAK». Biotz-taupadak!

        Gogai-orbeletan murgildurik, amets dagi elorrioar olerkari urduriak. Ez ordea, lotako ametsetan, esnariko oldozpen jasangarrietan baizik. Eta biozkor, biozkor beti! bere esanai barrenkorretan.

        Begira, esaterako, Izadia'ri buruz oguzten digun bat:

 

                Idoro nai ba'naizu, billau kerizetan,

                Bertan naukazu beti, egunez ta gabez.

                Zer maite ete arraiñak itxaso barnean?

                Oneik ura benetan, nik keriza berez.

 

        Maitezko irutan:

 

                Nagon zuri begira,

                Ta niri begira zu;

                Zure irri-barre eztia

                Itzik onena dozu.

 

                Beti lore

                Ta dotore.

                Neska lirain,

                Beti apain.

 

                Orrilla'ri ostu dautsazuz

                Zure ogei urte gordiñak;

                Eta milla izarren ikaraz

                Darabilzuz begi urdiñak.

 

        Biozkada'etakoak:

 

                Nere etxeko leioan

                Gabeko isilletan,

                Aize bigun, artean

                Biotza ametsetan.

 

                Ozkarbitan kanpada

                Belarrira dator;

                Egin daidan otoia

                Jainkoa'ri bizkor!

 

        «Liburu atsegiña, esku artean daukaguna. Egilleari berez dario olerkia, eguzkiari argia iduri, biotzez ta aldozpenez gaiñezka», dio olerkigaiean aditzalle ona don Onaindia Abad'k, liburu-azal ostean irakur dugun bere irizpidedun lerroetan. Eta onen urrengo, onela dio Mitxelena kritikalari arduratsuak: «Nor ezpanaiz

ere, auxe esan dezaket irakurri ditudan Arantzibia'ren olerkiez: Sail onetan maizegi gertatzen eztana, berak ikusiari ta ikasiari dagokio eta, barrengo deiari erantzunaz, bere aoz mintzatzen zaigu, mintzo erne, ugari eta atsegiñez». Ondoren, «Aurraitz»'ek: «Zeure olerkiak dira «EUZKO GOGO» aldizkarian atsegiñez irakurri oi ditudanak, eta au dala-ta, zure besteok ere ezagutu nai nituke».

        Eta aizkenik, gure Lekuona aundiak onela bukatzen du, azterkatu degun liburutxo eztitsuari ezarririko «ITZAURRE-ORDEA»: «Ez da errez, Lizardi aiñako izaten. Baiñan abejundaiela, urrutitik bederen, ondotik dijoazkion guztiei, Arantzibia bezela. Abejundaiola!»

        Geroztik, oraindik oraiñago beste olerki-liburu polit eta apaiñago bat argitara digu Kerexeta jaunak, «BITARGI» izenaz, aurreragokoa baiñore irudimendunagoa eta biozkoiagoa oraindik, Aita Onaindia'ren itzaurre luze ta mamitsu batekin irakaspengarriro ta arduratsu jantzirik. «Poesi jatorra, gaurkoa, barrukoia, bere berea, lirika-saillekoa; bizitasunez, irudiz la biotz-zirra leunez gatzatua; arin, zuri ta argi diñosku esan nai dauskuna», dio itzaurre ortan olerkigaietan ain jakituna den karmeldar lekaide (praille) agurgarriak, eta ez dio gezurrik.

 

                «Beti dot biotzean il baten udaberria:

                noizpait maite izan neban arratsen zoragarria».

 

        Orrela mintza oi da gure olarkari biozkoia!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.