Eztaietan
Loidi'tar Paben
Zeruko Jaunak sortua degu
Matrimoniyo Santua;
Kana'ko eztai artan Jesus'ek
goitu zun Sakramentua.
Orregatikan alkarri eman
diozute gaur eskua.
Ezkontza zuzen daramatenak
izango dute zerua.
Lezo'n gurutze santuak ba-du
aspaldikua ermita;
an juramentu egin dezute
gaur belauniko jarrita,
alde batetik Luis Etxebeste,
bestetik berriz Anita.
Zeruko Jaunak bedeinkatu du
gure pareja polita.
Egun onetan alkartzen dira
iru gurutze batera
Lezokuakin Oiartzungua,
ezkontzakua gaiñera.
Auxen da leku zoragarria,
mendi-mendian bait-gera.
Orra Gurutze Oiartzungua
Paradisua ber-bera.
Mai eder ontan pozikan nago
bi ama oiei begira;
begietatik jario dute
maitasunaren dirdira...
Seme-alabak ondo asita
dijuaz kabi berrira...
Amaren biotz-aldarean gaur
lore-arantzak ba-dira.
|