L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

«Joanes» artzaiñaren siñismena

 

Enbeita'tar Balendin

 

Euskal-erriko gure lur maite

Siñismenaren iturri,

Zure emaitzak agertzen ziran

Nun-nai eder ta ugari.

Bake deunaren gorde-lekua

Kurutza zendun gidari...

Baiña gaur ia kendu dautzue

Zeure edertasun ori.

 

Be-aldietan ez da ikusten

Len euki zendun bakia.

Mendi goietan ixillik dago

Artzaiñen txistu alaia...

Sukalde askotan ukatu dabe

Mar-mar gozozko otoia,

Txorakeritzat artzen dabela

Aurreko zarren fedia.

 

Goiko ta beko naspildu dira,

Oinpean dabil egia.

Au ikustean, kistar erriak

Galdu dau bere lotsia.

Nun ete dago «Aitz-gorri»-peko

« Joanes» artzaian fedia?

Zuzenduteko gaurko artzaiñen

Egizko zeru-bidea?

 

Asabakandik oiñik-oiñera

Fedia beti da egon,

Kurutza deuna goiburu dala

bere itzala da jabon:

Batzuk nai dabe guzur egiztu,

Kurutz-zaleai, Or konpon!

Artzain txamarran artalde onik

Ezin legike itxaron.

 

Zer dala, baiña, jazoten dana

Txikia beti errudun?

Apaingarri dan soiñaz bakarrik

Ezin legike jun urrun.

Geure barrenak azkatu eta

Egia autortu dagigun.

Jaungoikoa ta Kurutziagaz

Egin nai ba'dogu lagun.

 

Ai, Urbia'ko «Joanes artzaiña!»

Zure siñismen sendoa!

Gizontasunez eusko eredu,

Egizko sendi burua:

Artzain lagunak itxi zaituez.

Nok dauka orren errua?

Autortu bear izango dogu

Datorrenean ordua.

 

«Joanes» artzaiñan bide zuzena

Eredutzako arturik,

Garbi jokatu bearra dogu,

Ez dago beste biderik...

Egia beti autortu daigun

Etsaien bildur bagarik,

Guzurrarekin ez dagolako

Iñori ziri sartzerik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.