L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Illargia

 

Deunoro

 

Egunak ondoren

dakar gau illuna,

zeiñetan dana dogun

negarra ta ituna.

Baiña or agiri da

illargi biguna,

itxarozko argia

bialtzen dauskuna.

 

Gabeko pizti txarrak

jainkotzat autua,

itzal zabala dozu

zeure erreiñua.

Ba-dakizu zeugantzen

maitez ikutua,

itz-jarioka jarten

lotsor izutua.

 

Zure arpegiak oro

dauala sorgintzen...

Zegaz gozuz guztiok

orrela limurtzen?

Zu ikusiz maitatiak

asten dira mintzen,

biotz kili-kiliak

alkarri agertzen.

 

Naiz izan gau-erregin

ta pizti jaingoiko,

ba-dozu indarra gure

ituna alaitzeko.

Gau izar zoragarri,

ene bizitzako

damostazun laguntza

bein be ez dot aztuko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.