L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Pikondoa

 

R. Tagore

 

Esaidazu, urmael ondoan zutik dirauzun pikondo soildua, zure adarretan abi egin eben txoriak itxi ta aztu zaituen lez, zu be umeagaz aztu ete zara onezkero? Gaur ez zara gogoratzen, bear bada, zelan jarten zan leioan, lurrari oratzen dautsoen zure suster orrein naspillak sor ta lor eukalarik?

        Emakumak urmaelera etozan euren usulak (erradak) urez betetera, ta zure geriza luze baltza uretan biurtzen zan, loak itxartu nairik burruka dagian lez. Olatu pitiñetan dantzatzen zan eguzkiaren argia, anezka txiki urduriakaz urrezko miesa bat euntzen ba'liardue. Ertzez-ertz, bedar zut artean, aate bik uger eigen euren itzal gain.

        Eta umea jarrita egoan, geldi ta gogoz galdua... Aize izan nai eban, zure adar ulukarien artetik ibilteko; zure geriza izan nai eban, eta egunaz ur gaiñean luzatu; txori izan ta adarskorik gorengoenean kokatu; eta ibilli ara ta ona, aaten antzera, bedar ta itzal artean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.