Onespen
R. Tagore
Onets egizu gorpuztxo au, zeru-mosua lurrari irabazi dautson gogo zuri au; eguzki-argia maite izanik, bere amaren arpegiko zorapenez lilluratzen dana; autsa ezetsi ta urrea nai izaten oindiño ikasi ez dauana. Ar egizu biotz ondora, ta onetsi!
Eun bide-kurutze ditun mundu onetara etorri zan, eta ez dakit zelan aukeratu zinduzan zu ainbat lagunen artean, zergaitik dei egin eban zure atean, zuri eskutik oraturik bideaz itauntzeko. Irri-barreka ondoren doakizu, ta bere biotzean itz dagiala ezeren ezpai bage. Jagon aren fedea zeuregan, artez zuzendu ta onets egizu.
Jarri zeure eskua aren buru gain, eta eskatu, aren oiñetan olatuak asarrekor orru eginda be, zeru-aize biguna datorrela aren oialak puztutera, ta sakatu dagioela bakezko porturantza. Ez egizu aztu zeure arin eta estu-aldietan, itxi egiozu biotzeraiño urreratzen eta onetsi egizu.
Jarri zeure eskua aren buru gain, eta eskatu, aren oiñetan olatuak asarrekor orru eginda be, zeru-aize biguna datorrela aren oialak puztutera, ta sakatu dagiela bakezko porturantza. Ez egizu aztu zeure arin eta estu-aldietan, itxi egiozu biotzeraiño urreratzen eta onetsi egizu.
|