|
Nor gizatxar?
E. Igartza
Lenengo egunkietan
konbentu batean
praille bat bizi omen
beti asarrean.
Oillarrak bezelatsu
noiznai anaiekin...
Besteak zirala, uste,
gizatxar berekin.
Ta pakearen billa,
egun batez ara
praille gajoak iges
zun basamortura.
Pake gozoa arki zun
bakardade artan,
bare-bare ta legun
irripar aoan.
Bein, deabruak noski,
puskatu pitxarra...
Ikusi ba'zenu zuk
nola zan asarra!
Begietatik txinpart,
pusketai ostiko...
esatekoak ta bost
pitxar arentzako.
Kontura zan, onera
biurtu zanean
bera zala gizatxar
anaien artean.
Itzuli zan berriro
lengo konbentura;
geroz izan omen zan
goxo, ezti antzera.
Etxeetan ba-dira
orrelako uxo;
bestek diralakoan
berak izan otso.
|
|