L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 IV (1961-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Euskeraren neurbidea

 

Gaztelu

 

Larrea'n EUSKAL - OLE RTI egunean, egiteko nuen eta, betarik etzalako, egin ez nuen itzalditxoa.

 

 

Aboskera ta igiera

 

Euskal-idazle zeinbatzuk, aspalditik, gure neurtizkeraz kezka izan drra. Antziñakoen artean aipa dezagun, XVII'en gizaldian, Oihenart, eta XVIII'an Larramendi; gure gizaldikoen artean aipa bearrak dira, berezienik, Lekuona'tar Imanol, Altube'tar Xeber eta Ormaetxea'tar Nikola (Orixe).

        Oraingo iru auek, banan-banan, lan jakingarri egin dituzte. Auek guziek, ordea, batez ere aboskerari (tonuari) buruz ari izan dira. Baiña, nere ustez, eta barkatu nere ausartia, aboskera ezin diteke neurkeratzat artu, igiera (ritmoa) baizik.

        Izkuntzak, dakigunez, mota askotako osakai du. Zail da, beraz, esakai bakoitzak izkeran duen egipena bear bezela mugatzea: gogamena, barnegiroa, itzurrena, abosera, igiera, t. a., alegia; bai eta euskerari kanpotik erantsi zaizkion eta erasten ari zaizkion kutsukeri arrotz ere.

        Izkuntza baten igiera, aragiarentzat ezurrak diran bezelakoa da. Ezurrak eusten diote soiñari; ezurren bidez, ezurgiltzak dirala bide, du gizo-soiñak dagokion tajuzko ibillera. Orobat izkuntzari buruz: igiera ta onen pikoak edo tanpak dira izkuntzaren azur eta ezurgiltz; auetxek damaiote izkuntzari berarizko igidura. Aizea, ura, egaztiak, abereak, gizakiak ere badabiltza, eta dabiltzalarik bakoitzari berez dagokion ibiliera sor oi dute.

        Aboskera ta igiara, batean badabiltza ere, eztira bat. Orregatik, azentuari dagokionez aboskera ta igiera mugatzea deritzait aintzakoen, kantuan ere orrenbesteko gerta oi da; eman ditzagun amar «zortziko», ala amar «arin-arin»: amar aboskera ditukegu, baiña igiera bat.

        Ar ditzagun itzak bakoizka. Zer gertatzen da? Azken-izkiak aztun dirala; eta guk enizumenaz suma oi dugun au, N. Tomas'ek tresna bidez egiztatu zuen.

        Gertakuntza au orotariko da, ta itzak elkartzen ditugunean ere berdin irauten da, naiz abaskerak gorabera egin. Gogamenak, barnegiroak eta itzurrenek eraginda aldatzen da aboskera; zeatzago esan, baietza, ezetza, galdera, erantzuna, arrimena, ezbaia, t. a.. eta euskeraren berarizko itzurrena dala bide.

        Orregatik, ordea esakuntzaren igiera ezta aldatzen; batean laster, bestean astiro egingo du, baiña, igiera danez, aboskeraren goraberaen barna berdin irauten du.

 

 

Igiera

 

Igiera, antziñaekoek ziotenez, «igimenaren erakundea» da; edo-ta, Augustin doneak zionez, «ongi igitzeko antzea»: ars hene movendi. Erakunde orrek, igimenaren osakaiak nola elkartzen diran asan nai du.

        Gauzen igidurak eta otsak dira igienaren gai; egikera, berriz, igidurak eta otsak, batak besteak, nola eratzen diraneko tankera.

        Igiera aldizko gertaria da, piko (ictus) batetik bestera dariona. Azentua, zirkiña ta pikoa eztira gauza bera. Azentua, berenez, gutxi gorabera aztuna da; zirkiña, ibilleraren eragindura da; pikoa, berriz igieraren irozkai edo euskai da, mugabide, naiz arsis'ean naiz tesis'ean.

        Ibilkera, asteko, aurrera egiteko ala bukatzeko irozo dan bakoitzean, pikoa dugu; beraz, bi edo iru unetik unera nabari oi da.

        Pikoa beti bi unetik unera ala iru unetik iru urera nabari danean, igiera berdiña (isocrono) deritza; aitzitik pikoa bi unetik iru unera, ala azpigain nasian nabari dalarik, askatua deritza.

 

 

Euskeraren neurkera-legeak

 

Ar ditzagun bakarka itzak: (') ezaugarri onekin izki pikoezak mugatzen ditut; (-) onekin berriz pikodunak.

        1) Izki batekoak. — Auek (an, or, zu, bat), une batekoak izanik eztute beraz igierarik osatzen, eta pikoezak dira: berez atonak dirala esan diteke. Auetatik bi ta geiago elkartzen direnean, bi ta iru izkidunen legeari darraizkio; bestela, aurreko ala atzeko itzari datxizkio. Adibidez: au da ('-), ni naiz ('-), esznaiz ni ("-), t. a. : gizon bat ("-). bi mutil ("-), or dago ("-), t. a.

        2) Bi ta iru izkidunak. — Auek, bai, igiera osatzen dute, eta azken-izkia aztuna dute; baiñan, geienetan beintzat ez gaztel-itzak ainbat. Adibidez: bide ('-), emen ('-), aspaldi ("-), zuentzat ("-), t. a.

        3) Lau ta bost izkidunek. — Geienak atzizkidun dira nunbait, eta azkeneko izkian ezezik, beste piko bat ere badaramate itz-barnean. Adibidez: orregatik (" '-), Ondarrabi ('- '-), aspaldidanik ('- "-), Errenderira ('- "-), t. a.

        4) Sei ta zazpi izkidunak. — Atzizkidun dira auek, eta azkeneko izkian ezezik, beste bi pika ere badituzte itz-barnean. Adibidez: mutillarentzako ('- '- '-) Berastegiraño ('- '- '-). emakumearekin ('- '- "-), Arrasaterañoko ('- '- "-), t. a.

        5) Itz lotuak. — Bakoitzak eztu bakarrik duen igiera galtzen, alegia: zuri- gorri ('- '-), basa-loreak ('- "-), seme-alabak ('- ".). t. a.

        Lege-atarako. 1) Izki bateko itza galdekizun danean eta izena ixil doalarik, pikodun gerta oi da. Adibidez: Zenbat sagar dakarzkizu? — Bost dakarzkit. Zein etorri da? — Au etorri da? Zu al zera? — Bai ni (Emen, izki pikoezari dagokion unea ixil doa). 2) Len esan dugunez, izki bateko itza iru izkidunaren aurrean doalarik, lau izkidun itzak bezela egiten du (bost gizonen = '- '-, or dabiltza '- '-, t. a); baña izki bateko itza lau izkidunaren aurrean doanean onek ez ditu berez ditun pikoak aldatzen. Adibidez: zu bezelako ('- '-), or dabillenak (''- '-) t. a.

 

 

Esakuntzak

 

Itzak, geienean beintzat eztabiltza bakarka, gogamenaren arabera elkartuak baizik; orrela sortzen dira esakuntzak. Orduan. igierak ere jarraian egiten du.

        Esakuntza baten pikoak eztira guziak jaso edo balio berdiñeko. Nun gertatzen da pikorik garaiena? — Galdekizunean. Ain zuzen ere gure Orixe'k, Euskalzaindira sartzean egindako itzaldian, onela zion: «Beti ere, galdekizunak dakar beregana azenturik garaiena». Izan ere, alaxe da: galdekizuna esakuntzaren giltzarri balitz bezela. Eta beste pikoak oro, aurretik ala atzetik ditunak, berori lotzen zaizkio.

        Azta dezagun Orixe'ren esakuntza au:

 

                                                              Esakuntza

atala                         galdekizuna                       atala                       atala

Beti ere      galdekizunak dakar                      beregana                  azenturik garaiena

 

 

Neurtizketa

 

Zoritxarrez aukera izan dugu neurkeratzat zorioneko izki-zenbaketa dalakoa. Neurtizketarako, pikoak zenbatu bear dira, ez silabak.

        Orrela mota askotako neurtitzak ondu ditezke. Bata da, izan ere, pikoa bi unetik bi unera jartzea, Orixe'k bere «Barne-muinetan» dakarren olako au, alegia: «Urra zizun gorputz azal-ustelkorra» ('- '- '- '- '- '-); bestea da, pikoa iru unetik iru unera ematea, Orixe'k ere liburu burean dakarren olako au alegia: «Bil nadin barnera mintzo bat entzuki / argi bat izetuz, bihotza landuki» ("- "- "- ''-/ "- "- "- "-). Neurtitz berdiñak (isocronak) dira olakoak. Aitzitik, nastu itzazu pikoak bi unetik iru unera, ala alderantziz, eta asma zenbat motako neurtits ondu ditzakezun.

 

 

Koplarien egitura

 

Begiemazute zer gertatzen dan kopla zarretan; urrezko pikor naiko arki ditezke. Ar dezagun lenbizi «Bereterretxen khantoria» deritzana; geiegi ez luzatzearren, iru kopla azta ditzakegu, bi lenenak ta azkena:

 

1        Haltzak esta bihotzik.                 (7 izki         =         iru piko)

        es gaztanberak ezurrik;        (8 izki        =        iru piko )

        enian uste erraitan ziela       (11 izki        =        lau piko)

        aitunen semek gezurrik.       (8         izki      =        iru piko)

 

2        Andozeko ibarra                 (7        izki        =        iru piko)

        ala zer ibar luzia!                 (8        izki        =        iru piko )

        Hiruretan ebaki zaitan           (9        izki        =        lau piko)

        armarik gabe bihotza.                 (8        izki        =        iru piko)

 

15        Ezpeldoiko bukhata                (7 izki        =        iru piko)

        ala bukhata ederra!                (8  izki        =        iru piko )

        Bereterretxen athorretarik   (10 izki        =        lau piko)

        hirur dozena umen da.                (8  izki        =        iru piko)

 

 

        Ikus orain «Lehen floria» deritzana: lenengo ta irugarren koplak, alegia:

 

1          Eijerra zira, maitia,              (8 izki = iru piko)

        erraiten deizut egia:              (8 izki =  iur piko)

        nurk eraman othe deizu     (8 izki = lau piko)

        zure lehen floria?              (7 izki =  iru piko)

 

3         Landen eder iratze,              (7 izki = iru piko)

           behi ederrak aretxe;              (8 izki = iru piko )

           su bezalako pollitetarik              (10 izki = lau piko)

           desir nuke bi serna.              (7 izki = iru piko)

 

        Auek bezelako ale bitxi erruz arki ditezke kopia zarretan. Koplari aiek, dirudienez, es zebiltzan silabak kontatzen, pikoak baizik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.