Lenengo jazmiñak
R. Tagore
Jazmiñok, jazmin zuri oneik!... Lenengo aldiz nire eskuak jazmiñez, jazmin zuri oneikaz bete zirala dirudi.
Gerora, eguzkiaren argia maite izan dot, bai ta zerua ta lur urdiña be. Gau erdiko illunean entzun izan dot ibaiaren leiar (kristal) marmartia. Bakartadeko bide-itzulunean, udazkeneko eguzki-sartzeak bidera urten egin daust emaztegai baten antzera, baietz esateko bere arpegi-zapia jasoko leuskidanaren antzera, nunbait...
Baiña nire gomutamenak gozo dirau oraindik, umetan neure esku artean euki nebazan len-jazmin zuri arein usain-igurtziz.
Zenbat egun alaikor ene bizitzan! Nik bai barre zoriontsukoakaz, jai-gauetan! Zenbat kanta mee narras oiukatu neban goiz-giro lanbrotsuz! Eta bakulazko goiznabar-makoak apaindu dabe nire samea, maitasunezko eskuz eunduta...
Baiña usain-jario daukat biotza oraindik, umetan ene eskuak bete ebezan len-jazmin presku areikaz.
Jazmiñok, ai, jazmin zuri oneik!
|