L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 IV (1961-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Joan yaku!

 

O.

 

Goibelaren anotsak —edazle asperkor—

Ozenki emon eustan zure eriotz-izpar.

Aizeak: « Joan yaku gizaki bat azkar».

Irratiak: «Itzali da Orixe gotor».

 

Bat-batez zartatu zan ene biotz-euna,

Barrena iñarrosiaz naigabe-ziriak;

Malkozko ziran gero enegan begiak,

Lapa antzera itsasiz zure oroi leuna.

 

Izurriak jota lez —ez diñot guzurrik—,

Lengo poza biurtuz oiñaze gorritan.

Igige ta elbarri soiña gera yatan:

Ez nik uste, ainbat, zu maite zindudanik.

 

Gure maixu zintzazan euskal alorrean,

Zure urratsen einetik genbiltzan leialki;

Esker ona zor dautzu biotzak biziki,

Ba-dozu ortarako txingarra enean.

 

Zeru ta lur zagokez buruan ereiño:

Jaungoikoak bemoizu or goian dirdira,

Ta gure erria bebil zuk emon argira,

Izkera ta oitura munduak dirauño.

 

Atzo zure il-obia dardaraz egoan.

Oro argi ta urre, lillurazko dirdir...

Txori bat be kantari, begi biak ñirñir:

Aren senaren jabe ein nintzan osoan.

 

Ni eskale: euskeraren betiko bizia.

Izan dedilla beti maite ta landua.

Zorunean bait-zagoz doez indartua,

Jagon eizu, Orixe, gure ele maitia!

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.