L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 IV (1961-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Laztan bero batean zorabiaturik

 

Otsalar

 

Laztan bero batean zorabiaturik

mende oso-osoa da bertan galdua,

besoetan estutuz erazko gogua,

taupada miñetara bularrak loturik.

 

Landarezko alorren zabal ezeetan

Uztak garrez suturik, barnean dizdira;

arimak urrumazka igesikan dira,

bere asmo txaramel exkutupekoan.

 

Zelai eraberako belarrak erori

arkaitz emiltegi mukerrez biurtuz,

baña gogo bortitzak soberan samurtuz,

laztan zorakorrean biotzok nabari.

 

Biotz-muñetatikan sua dario ta

zurmur otsak baso sakon solletik.

Baña, kantu atalak matrail epeletik,

gazigezak bezela, zurdak erreta.

 

Gorputz ikaratuak pekatu beldurrez.

Maitemiñentzat ezta gaua orren beltza.

Biotzetan pizturik bada argikuntza,

sagar lorriñak bakarrik dira sugez.

 

Illunaren ixillak oro bildurik,

ezpañetan erori mozkorti gozoa

maiteki ixuriaz antoxin ardoa.

Orduak geldirik, bizitza igesik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.