Eresi ixilla
Aurraitz
San Martin'dar Jon'erentzat
Aiengiz kutuna!
Bizkai maitea!
Euskalerri zoragarria!
Zeuekana biurtu arte ez da
osatuko nire zauria!
Matxaku'tik Gorbei-aldera,
Laredo-aldetik Ermu'ra,
zapartari yabilt gogoa.
Lapurdi'tik Naparroa'ra,
Zubero'tik Bizkai-aldera
nire ames txauen aroa.
Negua daukat gogoan,
negu latza, Tropiku'ko
bero larrien erdian.
Malko goriz lurrundu yat
euskal mendien ezea,
ta utsik eta legor daukat
barrua, galdu-atsegin
txatalak betesten, zoli,
goibelen erasoekin.
Berein sastakaiz sastatu
ta basoen ixillean
erruki bage eraildua
bedi Aberritik alde
neban egun apurtua,
ta jausi bedi gazte poz
gaitzen bizkarretara, ta
eortzi beie ixillean,
erosta ez negar barik,
erailleen gau baltzenean.
Eta zantzoka ospatu
basoan ezean, moxkor
eta irrada ikustezkorrez
maite-minduen garaitza,
argi barria itxaronez.
Mintiera nauka odolaren
deiak gezi zorrotzenakaz,
bizirik... eta enaz bizi...
gau ta egun amesak egaz...
Erraldatzearen mingotsa
eio eziñik, min, biotza.
...Baiña oro apurtuko dot,
gaikoiak bebiz euren bidez
eta, Jainkoa lagun, geure
baso marduletan negarrez
itxi neban zorion-billa
joango naz eta, betiko
laztandu Aiengiz'ko baso
basoan, Bizkai orlegiko
mendarte amesgarrietan,
eguzkiak urten baiño leen
eresi ixillak baranoan...
|