L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 IV (1961-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Pentekoste-kari

Gogo Gurena ta mintzairak

 

Jose Agerre

 

Mintzairek zer duten Jainkoaren moduan

ona gertatu zena Pentekostekuan:

orok atxik zutela Jaunaren mintzoa,

zein zen ereko izkuntzan, eder ta yayoa.

 

Goteuna ager ahal zen iñun ereko elez,

azaldu zitekean artarako batez,

bat aukera zezaken apañen etarik,

orraxe izkuntz guziak bildu ta erazirik.

 

Mirari aundia zeikean, mintzai bakar ontan

aditurik ain gozo egun eder artan,

txundituko onek zituen yendiak bai ala,

olakorik ez zela agitua sekula.

 

Gogo Gurena danez oin jari ta meia,

giza-barnera deike izkorrik abia;

ixil, izke, otx gabe nora nai juteko,

elerik ere ez zuen batere bebarko.

 

Egun onen argian altxa bai altxa-ala

Jaun-Goikoak jasoa gizadia zala.

Goteunaren olea beitzen ala erautsi,

helduz bana-baneko gizari berezi.

 

Iduriz, zen legea belarriek ere

atzeman bear zutela soñuak baitare;

itzak zirela bide, nabari zen Hatsa

t'itzok nai zuen ziten zeinek zuen itza.

 

Txukun t'osotuenik egiña zen ekin,

Goteuna zela ekile, ¿nor ote da muzin?

Mintzai bakotxan dadin Onek ba'zun asmu,

auxen zun, obe ez bestez, autets-egitamu.

 

Bikain dira doaiak Goteunaren ganik;

bata: gogoan bildu egia maltsorik.

Zintzo gu ba'giñake doaioi adikor,

ez genioke eginen Jaun Goikoari gogor.

 

Ar zazute «liturgia» jaiandi-egun ontan,

ea zer dakarkigun erranik askotan:

«linguis loquuntur omnium» ola zen oyua,

biotzetik jalia, miek edatua.

 

Gaurkotz degun otoitza urtean da goren,

muin sutoak goritzen bearbada geien.

«Omnium» somakor orri ohart ba'gintzaio,

larri mamirik ainto idoki litzaio.

 

Ezpaikan gertaturik geok nola joka,

saia zagun mixterioz sinismen koloka...

¡Gozatuko al ditugu Goteunaren Doaiak,

bata, gaur dagokina mintzatu mintzaiak!

 

Aitak dian goraintza, oron Egileak,

aintza berbera dian batera Semeak,

Gogo Gurenak dian aintza, berberean,

    Iruak direla beti

    Jainko bat batean

        Ala bedi.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.