L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 IV (1961-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Saint-John Perse, Nobel saria

 

O.

 

        Ona emen, iñor izan ba'da, olerkari ixilla, gorde-ixilka bere buruaz jokatu ta Nobel saria irabazi dauana. Bizitz-legeari egokiozan zeregiñak ez eutsoen itxi bere irudimen arrigarritik urtenik joiazanez bere bertso ta olerki ederrak adi-erazten, bere olerkari-doaiak ezagun emoten. Oso latz eta zikoitza izan da bere buruaz, mundu ta bertako erregea gogo bizi ta joriz abestu arren, abesti orreik ez eutsozan iñori erakutsi, uka-eziñeko legez bere mende jarri ta euki bai ebazan.

        Entzun Alain Boquet'en itzak: «Saint-John Perse'k ez dau bere idatzietan iñun be beretaz itz egiten: bere nortasuna ez dakar iñun be ezer baieztuteko. Itz lauez be ez dau sekula ezer idatzi; urrindik edo urretik, bere olerkia txit bestelakoa bere bizitzaz. Ez arpegi, ez une, ez toki: eredu-lana izan daiteke izen bagea».

        Alain'en itzok argi diñoskue zergaitik ez eban nastu Perse'k bere diplomatzi ta politika karrerea, ots, lurtarra, bere barnetiko kezka ta artegatasunekaz. Mezuko Idazkari Pekin'en 1921'ra; politiku trebe ta zurra Sortalde Garaiko Arazoetan Washington'go Laterri arteko Batzarrean, 1921'arren azkeneruntza; Aristide Briand'en Jaurlaritzako diplomatikuen nagusi 1925'tik 1931'ra; Mezulari 1933'garrenean eta bere aberriko At-azaroetako Idazkari orokorra zazpi urtez: kargu ta arazo batzuk dira, nunbait, olerki-sailletik baztertuta, eukiteko. Baiña, itxuraz bakarrik baztertua, ondarrean bada bere olerkirako dei zangarra, bere anitz gauza ezagutu-isi ta egarri biziak, askotariko lurraldeak ikertzera eroan eban, toki askotatik ibilten, Txina, Korea, Japon, Mongolia ta Erdiko Asia zear; bai ta gogartzera be toitoista eleiza txiki ta itxi

batera, edo Anabasis sortzera, Gobi eremura egindako txangotik biurtzean.

        Xeetasun oneik dira antza eskubide osoz merezi eban izen ta ospe aundira eroan ebenak: bere lana munduko edertasunakaitik naibaitzen eban maitasun jasankor ta griñatsu baten igali da noski, lurriztiganako seta mugabagea, sortzetiko jakinkizun, edesti, lutelesti —oneik bai zitun bere goi-argizko iturririk bein eta egitienak. Diñoenez, Perse dogu munduko dirdaien kantari, ta ortik atara da —gauza dirdaitsuak artzen ditulako— bere baikortasuna. Egia esan, begirale dogu, baiña bere ikustokia izten dau, bizitzaren gaillentzea ta geroko —gogai soilla bere olerkian— obeari abestean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.