L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 IV (1961-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Goralpenak

(Aurtzaro bat ospatuaz)

 

Perse

euskaratzailea: Onaindia

 

Oi!, ba-dot zioa zu goraltzeko!

Ene bekokia esku larupean,

ene bekokia, oroitzen al zara

gaualdiko izerdiakin?

Gau-erdian sukarrez utsal

eta aren ur-osin usaiñarekin?

Eta egunabar urdiñaren lorak

goizaren lats gaiñean dantzari,

Ta eguerdia euli baizen ozena

ta margozko itxasoak jaurtitako geziak?

 

Oi!, ba-dot zioa zu goraltzeko!

Ba-zan kai bat musikadun

ontzi masta jagiena.

Ba-ziran taketezko konkorrak,

basoetako igali dirditsuak.

Baiña, nun dira orain kaian egozan

musikadun ontzi masta jagiak?

 

Palmadarrak... Orduantxe

siñiskorrago zan itxasoa,

joan-etorri ikusgaitzez sarritua,

zeru antzo maillatua baratzen gaiñez,

urre-arnariz ase, arrain more ta txoriz.

Orduan, usainki txeratsuagoak,

arroenak gaillurretaraiño eltzerakoak,

beste aldi bateko arnas au eben aldarrikatzen;

eta argi-ontziaren sorginkeriz bakarrik

ene aitaren baratzean —oi irudikizunak!—

koskol ta iskillukiz aintzatsu,

ludi naasi ta bestelakoa zan lilluratzen.

(...oi, ba-dot zioa goraltzeko!

oi, alegi jori emokorra,

edo ugaritasunaren mai eztia! )

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.