L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 I-II Zortzikote (1962-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Biotz  txoro

 

Larreategi'tar Luken

 

Zer gertatzen zaik, biotza,

garai ontan neskamin!

Benetan, eztik ematen lotsa,

dauzkaken urtekin?...

 

Irakurtzen, maitea, or dek,

Panparron'go itur-bidean...

Nolako zaztada, txoro orrek!

eman diak, alkar ikustean!

 

Txorotxo: Sendatu zak oraintsu

amasei urte, egin ziten zauria?

Oraingoan ere, ez ote ua itxu,

itzaltzera ire maite egarria?

 

Zerutar abotsa zun poxpoliña,

egun eztitsu aietan, uan kutun.

Baño... Jaunarentzat izan diña,

ta lekaime, eramantzian urrun!

 

Gaur, biotz, aldi ura oroitzen,

berriro eman diak, lengo kemena:

Egitan. Ezin nauk ase, edaten

maite-iturriak darion ur gardena!

 

Ba, naiz-ta ille zuriak orraztu,

oraindik uste dek, maitemintzea

dala, leiope loretsuan alkartu,

ta, itz goxoakin, limurtu maitea.

 

Bizitz orduaria, euki duk geldi.

Gaztaroa, une baten zaik igaro.

Ta orain, ai ene!, zenbat estualdi

dauzkaken, nere biotz, biotz txoro!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.