Erlea
Lekuona'tar Juan Mari
(Pedro Berrondo
Errios'etan den oiartzuar apaizari).
I
Lorerik lore, eztia gorde,
Eztena dantza, begia gose,
Erlea: gozaketan abil.
Egalak pizkor,
Ezpata gogor...
Margozko ostroak begiz jotzean
Irea egin emen eta or.
Ezin ase,
Erle.
Ez dek ezerre utzi lorean;
An zegok lengo bakardadean.
Erlea: igesika abil.
Nun dek bizia,
Lore berria?
Magal multsoan zer utzi diok?
..............................................
Gizon askoren erlekeria
Gaur berdintsu:
Antzu.
II
Kristo'ren izena
Kristo'ren izena
Idatzirik dago
Zuen biotzetan...
(Eliz-lekaimeak
Argiago
Itsas garbiaren
Isla baiño.
Txuriago
Iturburuaren
Txinta baiño.
Garbiago... )
Erori zerate beltzen eskuetan
Esku profanleak gorputz-soin-gunetan.
Mindun.
Indarrean,
Gogorrean
Rizia erraietan.
Aurdun!
Kristo'ren izena
Idatzirik dago
Zuen biotzetan!
III
Barka dik arek
Izarra utzi dek
Oiñazetan, itun, pentsati.
Berdin aiz i beti
Irea, irea,
Au dek legea,
Goza-bearrezko ezin asea...
Mingotza ziken ire laztanak;
Beste amets bat egin zuanak
Min dik orain.
Samin mingotza,
Gazi biotza,
Indarkerien labain zorrotza...
Bizi berriak mozten abillen
Aker okerra,
Oker akerra,
Jarri dek orain negar ederra!
.................................
Barka dik arek...
Maite-eza maita bear,
Irekoikeria
Ez-egintzat ar,
Zer egin dekan ez dakik eta.
(Basurdeak
Iturria urratzean;
Tximistak aritzari
Biotza lertzean,
Zer zekik?)
Ire laztanaren errea
Arros berriaren ezpaiña dek
Barka dikanarentzat!
IV
Maite-berritan
Maite-berritan abil
Denbora joanean...
Negu gorriko ego, aizea,
Negu gorriko ostro ezea,
Negu gorriko egun luzea...
Ametsa!
Sen itsuaren frutu gaitzetsa.
Maite-berritan abil
Denbora joanean...
Indartsu daukak bere lillura,
Ta mait'eziñak duan estura.
Iretzat zegok: etsia, eskura...
T'ezetza!
Biotz-aditzez konpreni gaitza.
(Orroa dagik.
Ez dek iretzat.
Ezetz bear dik.
Etsipen ezak!)
Maite-berritan abil
Denbora joanean...
Ikus araz dik ik ba-dekala
Maite bidetan taju, ezpala...
Urrun adi.
Ezin dek... Baiñan zar-berritzeko
Ba-dek argi.
Lenago ukan sustrai zarrean
Bizi berri!
V
Bera zan!
Arrats.
Bakardadean,
Neregan biltzean,
Argia nai nuke;
Itsasoari so
Nago argi eske...
Arrats.
Bakardadean,
Neregan biltzean,
Dana zait zalantza;
Ontzi kolokari
Nere esperantza...
Arrats.
Bakardadean,
Neregan biltzean,
Gizon suma nauzu,
Ezin-etsi estu,
Amorruz naukazu...
Arrats.
Bakardadean,
Neregan biltzean,
Beste baten billa,
Abots bat entzun det
Kontsola nadilla...
Bera zan!
|