Meza berri
Loidi'tar Paben
Oriamendin
otea lore...
Bidarten ereñotzua...
Aingeru pilla
lirio billa
Añorga aldera dijua.
An loratu da zerua.
Kanpaiak din dan...
Txistulariak
baztar guziak
alaitzen...
Aingeru-txori
zoragarriak
jun-etorriak
egiten...
Goi ta be kantuz albisten.
Gure Josetxok
du Meza-Berri,
zoratuz erri
guzia.
Or datorkio
txalotu-zale
baserri-kale
jendia,
langillea ta nausia.
Intzentsuz lurrinduta
eliza loretan...
Aingerutsoak dabiltz
aldare-mailletan...
«Dominus vobiscum» da
«Amen» esanetan,
erria zeruakin
mintzo da benetan.
Gero jolasetan...
Zorionak aldi du
Meza-Berrietan.
Egilleak sortu ta
guzia da ona...
guzia da ona...
Argiz jo du ezaren
illunpe zakona...
Andik berezi eta
apaiztu gizona,
gizartean zerua
zabaltzen dagona.
Gotzonek ezin itzal
egin apaizari,
aginte osoa dun
Kristo berriari,
oben-porrokatzalle,
zeruko giltzari.
Jauna mende artzen du
Eskatu mirari
ta men egiten dio
apaizen itzari,
Jainko-izaldatuaz
ogi-ardoari,
atsegiñen zaiola
Mezaren opari.
Gotzonek ezin itzal
egin apaizari.
Maitasuna, pakea,
poza dariola,
orra gaur aldarean
Josetxo Pagola.
Ikasi bait du zintzo
eskolen eskola,
opari du Jaunaren
Aragi-Odola.
Aingeruak inbiriz?
Etzaio ajola!
Gure Karmengo Ama
bai pozik dagola.
Apaizgintzaren egunsentiko
eguzkiakin poztua,
txori berri bat kabi goxotik
egatutzera dijua...
Gazte Añorgatarra,
egalari azkarra,
ikasle neurriz goikua.
Erri guztia poztu du eta
zerutik dator txalua.
Urte askuan loratu zazu
zeruak eman dizuna,
izanaz beti egi-zale ta
ezin-dunaren laguna
apala ta zintzua
Jesus bezelakua
ta gañera euskalduna...
Ori da gaurtik Elizak eta
erriak opa dizuna.
Erriaren alde da
apaizaren griña:
Poz-aldian pozkide,
min du aren miña.
Berak daramakio
bizi-dun dotriña,
aldarean kitotuz
ordaindu-eziña...
Jainko bat zera baño
aundian ziztriña,
gizaseme argala,
jatorriz buztiña...
Azal da barru dezu
aski zer-egiña.
Geroak esango du
ote zeran diña.
Zere urkamendia
ikus aldarean,
ogi-ardok opari
Jainko biurtzean:
Zenbat ustel-jario
apaizen bidean...
gaur biotz-emallea,
biartik eskean;
txalo-zalea laister
da zure kaltean,
Erramu-irrintziak
etsai biurtzean...
Zere urkamendia
ikus aldarean...
Etziñake bestela
Kristo gurutzean.
Aldare-bordatxoan
Artzai Ona da zai...
Bere artzai-makilla
zuretzat eman nai...
Ludian izateko
beartsuen anai,
itxuen argi-mutil,
saminduen alai...
Leizean amilduak
zu zaitu senda-gai.
Ardi galduen billa
gau t'egun da nunai,
txistu ta irrintzika
mendiz-mendi jarrai...
Zeruko barrutian
egingo dezu jai!
Oriamendin
otea lore...
Bidarten ereñotzua...
Aingeru pilla
lirio billa
Añorga aldera dijua...
An loratu da zerua.
|