Udaberri-ko goiza
Satarka
Argia,
Argia!
Goizaldeko argia,
Argi alaigarria...
Arintzen duzu gogoa,
Eta zutitu biotza.
Zelai-lurrak beroa,
Landareak bizitza.
Argia,
Argia!
Loreak usaiona,
Beudekin zoriona!...
Txoriñoak pozez, alaiki,
Maitez kantatzen dute ederki.
Argia,
Argia!
Goizaldeko argia,
Argi zoragarria.
Zuk baztertzen duzu illundia...
Zu zera gure pizgarria!
Argia,
Argia!
Udaberri'ko goiz-argia,
Argi bizi, unkigarria...
Zabaltzen duzu
Maitetasuna,
Ta poztu, maite,
Miñez dagona.
Zu zera gure
Argi kutuna,
Gazte ta zarren
Alaitasuna!
Argia,
Argia!
Jainkoak guretzat
Egiña,
Gozatzeko gure
Samiña!
Lurtarrok, gaur poztu gaitezen,
Argi ederragatik, bigar
Izango dugu ikus
Eziña!
Eskarrak Zuri, Jaungoiko ona,
Zu zera gure zoriona!
Zuk bialtzen guri argia,
Alaitzeko gure bizia!
|