|
Kezka!...
Loidi'tar Joxe Antoni
1) Egun-senti
Intz ttanttoa
diz-diz eta
lili eder bat
kuttunki,
eta izarrak
erruz-erru
zeru goi-goian
alaiki...
«Gorde nazazu beti
zure biotzean»
zion intz ttantto batek
dix-dix dizdizean,
lili usaitsu bati,
balantz-balantzean,
zintzillik ostro baten
muttur-mutturrean.
Lilia zoraturik
oek entzutean,
gozaturik ttanttoa
bere sabelean,
dardarari jo zion
egon eziñean,
maitasunez gaiñezka
biotza betean.
Dardarakin batera
ttanttoa an joan zan
ostroz-ostroz ixuriz
geldi eziñean.
Liliak maitasuna
erakutsi naian,
orra ezereztua
ttanttoa lurrean!...
2) Eguardia
Lilitxoa
oiñazez ta
goian ortzia
negarrez,
izarrikan
ez dala ta
eguzkiaren
indarrez...
«Nere oiñaze latza
neurririk gabea
Betiko galdu det nik
intz-ttantto maitea!»
zion lili gajoak,
garbaiez betea,
zeruari eskeñiz
bere oiñazea.
«Ttanttoa maite nuen
biotzez gaiñezka,
eguzkia irten zan...
ttanttoa dizdizka!;
musu bat eman nion...
eta an zan irrixka!
Emen naukazu orain
negar-intzirika!...»
«Ttantto uts batengatik
oiu ta negarrak!»
erantzun zion goitik
goizeko ortziak.
«Ikusten ez dezu zuk
eguzki gaiztoak
itzali dizkidala
nere izar guziak?...»
3) Illunabar
Lilitxoa
usaitsu ta
goian ortzia
izartsu.
Ludi dana
pozik eta
nik... ai!, barrua
kezkatsu...
«Atoz nigana, maite,
intz-ttantto kuttuna,
nere biotz ondoan
gordeko zaituna!»
zion lili ederrak
ojuka aruntz t'ona,
erakutsirik berriz
bere biotz ona.
Goian berriz ortzia
izarrez beterik,
dix-dix danak batera
ludia alaiturik.
Zeru ta izar guziak
Jaunari gurturik,
zeruan ainbeste izar
ta emen... zer det nik?
Jaungoikoari gurka
zeruan izarra,
maiteago du noski
gizonak sortua,
geren «argiontzian»
beretzat piztua,
egiazko maitasun
zintzo ta sutsua!...
|
|