L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Txantxan-gorria

 

X. Lazkoz

 

Txantxan-gorria,

ongi etorria

nere leiora urrian.

Zure abestia

nik aditzia

komeni zait urbillan.

 

Uda osoan

libertadian,

zure gustora ibilki.

Otzak somatu

unat abiatu,

agertu iaiz umilki...

 

Belen'go errian,

Yinko sortzian,

angiruen arte kantari.

Orduan bezala.

orain bereala,

kanta diozu gure aurrari.

 

Arto xokorrak

ta ogi papurrak

nere eskutik yaintuzu.

Ez arriturik,

ez iziturik,

bakean jaten al duzu.

 

Zu gaur kantari

gure aurrari

on iten diola somatzen.

Zuri entzun ta,

iratzarri da

irri gozo erakusten.

 

Gorri ta oriak

mile xoriak

badira oian oietan.

Zu bakarrikan

sartzen etxe untan

negu igaro bakean.

 

Gure gaindeia

bete betia

artoz ta ogiz badago.

Yana guretaz

bai ta zuretaz

izanen da urte guziko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.