L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Auzoaldeko iturritxoa

 

Martin Ugarte

 

Mendi-masallan iparran babes,

lau-bost basetxe beren-kix parrez,

egoan moko dirala.

Zerbait goraka bide atala,

ar-mallatxo-bi are dirala,

iturri txatxar ixilla...

 

Auzoaldeko iturritxoa...

amaikatxoren egonlekua,

pitxer bat uren aitzaki.

Umekozkorrak, ezkongai zoro,

gizon elduak, andrezko oro,

txitxi-potxoen asmaki.

 

Igaroak zaik belaunez-belaun,

muxu berririk oro gaur-egun,

ur-garden otz orren billa.

Pitxer borobil ezpain autsiak...

Margo pitxitxo gaurko ontzian...

Goait egiteko aña!

 

Ta zertan ago iturritxoa,

aldatu gabe or-an zankoa,

gaur-gaurkoari jarraika?

Ezkututxoan txorrioz tzirtzil...

Itxu-itxuan loti duin ixil...

Lur masail ortan gordeta?...

 

Ain xuxen ere arri bizitik,

egur atal bat aska arturik,

pol-polez darraiok irmo.

Egunaz... Gabaz... Beingo leloan,

eman bat-baten ura mokoan,

ez gutxiago, ez geigo...

 

              * * *

 

Ago, bai ago, eure-eurean,

lur gose onek diraun artean,

iturri maxkar kutuna...

Gizona bai duk aldakor bakar,

arramillaren gisara zakar,

oso-osoan doana!...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.