|
Alkar yaten
Bordari
Itxaso barru ortan
bada gudaketa.
Aundiak txikiari
gose-jazarketa.
Txikiak, txiki izanik,
jarri aserre, ta
Aundia menderatzen
alkar artu eta.
Nolaxe gertatzen dan
jakin nai ba'dezu,
Itxaso zabalera
biok guazemazu.
Txe-txea dan bokarta
ereduz ar zazu.
Legatza, beste aldetik,
larria oi dezu.
Itxas kanpoan ere
ori da gertatzen.
Legatzak antxoakin
egin du gosari.
Egun osoan dabil
xurgatzen berari.
Ur-bazterra, ordea,
(bizitz aintzindari)
Bearrezkoa zaio
Arraba-toxari.
Arraba bota eta
ondar egalean
Arrai larria doa
antxoa naiean...
Bokarta txea izanik
gose-sabalean,
Legatz arraba jaten
itxas bazterrean.
Aundiak txikia?
Alkar degu jaten!
|
|