L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Iñurri biak

 

Arrugain

 

Egodun iñurriak

Ego bakoari

Onelan itz egiten

Oartu neban nik:

—Entzuizu, adiskide,

Zer zabiz lurrean?

Eztozu ikusten zelan

nabillen aidean

Ego politen bidez

Egaz ona, ta ara,

Bein goian ta bein bean

Yaten nai dodana?

Zu barriz ego barik,

Lurrean yosita,

Egaz egin eziñik

Aize gozatsura.

Errukarria egiz,

Iñurri gaizoa!

Eztakizu zuk ondo

nere zoriona!

Goikoak itz eginda

andik lastertxore,

Beko lagun gaizoak

urten eutsan onan:

—Aize zabal orretan

Egaz ibilteak

Zelango atsegiña

Dakarren gogora

Aitu al izateko,

Nai neukez egoak;

Baiña Goika Jaun Onak

Eztaustaz emon da...

Zer egin neyo beraz?,

Gelditu lurrean.

Ego bako iñurriak

Berba eindakoan,

An dager egaz arin

Txori azitxoa.

Abo zabalik dator,

Ta, goiko iñurria,

Bete-betean doa

Arexen abora;

Baita arek pozik sartu

Azkar urdaillean.

Au ikusitakoan

Azpiko iñurriak,

«Ondo nabil lurrean»

Esanaz, sartu zan

Arrapalada baten

Iñurritegian;

Ta bertan sartukeran,

Arnasa beteaz,

Ona zer esan eban

Aitzeko moduan:

—Goratu daigun beti

Jaunaren izena.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.