L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Nere ama kutunari

 

I. Olabeaga

 

Eguzki-sartalde dir-dir dana...

Ugarte arkaitzez esitua...

Zillar ari garden berritxua...

Danok zerate Jaunaren lana.

 

Soro loretsu erdi-erdian

ager zeran zitori liraña,

Jauna makurtu da zure gaña,

ta jantzi zaitu eder berrian.

 

Illunabarrian piztu zitun

urrezko begik itxu zeudenak,

luzatu eten gabeko uiñak...

buru zurikin ikusi nitun.

 

Jainkoa eder zalia beti,

arrats kezkatsu ikusi nuen,

eder guztiak gallendu naien,

zerekin ziaro zoratu ni.

 

Ordun egin zun, Ama kutuna,

zure biotza ona xamurra;

edozer baño ederragua,

maitasun sua indarra duna.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.