L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Eguarritan

 

I. Olabeaga

 

Belen'go askatxon,

otzez uzkurturik,

zauden gari-lasto,

Jainko-aragiak

zaitu berotuko.

 

Izarren dirdirak

elur zuriz jantzi

ta lota joan dira.

Gau illun-ixilla!

 

Zerua ta gaua

ixillik diraute.

Ibai berritxua...

ixil bera ere.

Gau-erdi giroa!

 

Basoko txoriak,

mokoak itxirik,

lotan daude danak.

 

Gau ederra autu du

Jaungoiko Semeak...!

 

Gau-aize barea

dardaka asi da;

negar malko emeak

botatzen ari da

Jaungoiko-umea:

 

Bide autsatsuak

laztantzen musuka,

artzaien abarkak.

Arin bai dijoaz

lenen gurtzailleak.

 

Belengo askatxo,

gari-lasto ori,

bildotx, bei, astotxo,

zeruko Saunaren

lagun, toki goxo.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.