L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Egun zoragarria

 

I. Olabeaga

 

Ara emen uxo txuri bat egalari;

Zarauz'ko erri maitetik dator urduri.

 

        —«Entzun, entzun, esaten dit,

        nai dizut jakiñazi nik.

        Ezeiza'tarren artian

        zer dan gaurko egunian.

        Ezpaiñ guzietan irri

        ikusiko dezu noski;

        apaiñez, lore galanki,

        biotzak pozez beterik».

        —«Zer da ba?» galde diot nik.

 

Eta uxo txuri, eder, maitagarriak,

garbi esan dizkit orko gertakariak.

 

        —«Bi biotz maite-garbiak,

        gazte liraiñ, langilliak,

        gaurko egunez bat ziran

        Jainkoaren aldarian.

        Ogei ta bost urte dira

        legez elkartu zirala.

        Geroztik Jaunak nai ala,

        atera dute aurrera

        pozez, pamilli ederra.»

 

«Zoaz, zoaz aguro, uxutxo zuria,

eman bioi gure zorion aundia».

 

        —«Utz nauzu dana esaten.

        Gaur ere dira elkartzen

        Yosu ta Miren, bi gazte

        kristau ta euskaldun maite.

        Jaunaren bedeinka artuz,

        biok bat izango dira.

        Ta gurasoen antzera,

        pamilli sendo ta jator

        aziko dute derrior».

 

—«Gure biotzak pozez dituzu betetzen

jakiñez sendi jatorrak dirala sortzen».

 

        —«Baiña... ba-det nik oraindik

        zertxo bat esatekorik.

        Gaur, Jesus maite ta ona,

        lenen aldiz sartuko da

        Belentxo'ren biotxuan.

        Ta an muxu goxo-goxo

        Jaunak emango dizkio;

        laztanez beterik oso

        ta bere maite egingo».

 

—«Azkar zoaz ta eraman zure moduan

zorion, pake, batasun, poza munduan;

biotz osoz opa dizkiegun moduan,

urte asko ondoren, ber-bera zeruan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.