L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Zure lenengo jaunartzean

 

I. Olabeaga

 

Gaur, goiz-erdian,

Lartaun Yosutxu,

gorputz begiak

itxi ta... itxu,

zuri begira

nintzan, maitetxu!

 

Ta... urrutitik ikusi zaitut

Aldare aurrian belauniko,

lili txuri-txuri, lirain antzo.

Zure biotz lilluragarria

zabal, Yosurentzat irikia;

Yainkoarekin muxu ta muxu.

 

Ni... zoraturik,

zuri begira...

Zeruan ote

nintzan galdezka.

Nork du lurrian

olako poza...?

 

Yosu Lartaun... Yosu Yainko-Seme...!

Aingerutxo ta... Osti zuria,

estu... bat egiñik ikustia...

ez al da benetako zoruna...?

Gorde beti olako zerua,

Yosu Yauna begiz ikusi arte.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.