Len, nere maitea...
Satarka
Gazte giñanean bai zu ta bai ni,
Maite genun alkar gozo-eztiki.
Orduan guk miñik ez, atsegiñez
Ederki.
Ordu eder, onak, ta beti pozik,
Ez genun pentzatzen geroko gauzik
Gu bion biotzak dar-darka alkarri,
Samurki.
Ta gero... etorri ziran samiñak.
Alde egin bear ta... nai ta eziñak.
Agur eta musu, gure begiak
Bustiak.
Joan ziñan, joan, nigandik urrun...
Geroztik neretzat goizak beti illun
Bai-dala garratza ikus eziña...
Au miña!
Badakit bai, bizi zerala ongi,
Lekaidetxe ortan apal, maiteki,
Otoitz eta kantu Jaungoikoari,
Biotz biotzetik
Gugatik.
Len, nere maitea... gaur JAUNA-rena.
Lekaidetxe ortan zuk zoriona!
Baztertuz mundua... maitetasunez
Begiratu gora,
Zerura!
Argitan blei goiztu du gaur eguna.
Alaitu da nere biotz ituna!
Zerura arte agur... (Lore usaiduna),
Lengo nere maite
Kutuna!
|