L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Maitasun-ataria

 

Kepa-Txiki

 

Maite bat maitatzen dot

zein dan jakin barik!

Nere maiteak bere

maite nau bardiñik.

Biok itsuan gabiltz,

urrian urrundik,

biontzat dan bizitza

alkartu eziñik.

 

Neska-mutil guztiok

bata-bestientzat

egin ginduzan Jaunak,

baiña nor norentzat?

Misterio aundi bat

dogu guztiontzat:

Nor dogun autatuta

betiko laguntzat.

 

Lengo igande baten,

gabaren altzoan,

gabaren altzo eta

lagunen etxean,

uste neban nintzala

esames goxoan

ta neure maitemiña

ziñala ondoan.

 

Lore-orratzez zeunstan

zauritu biotza,

taupada aundi-gorriz

oinaztu bizitza;

urduripean jarri

betiko ametsa

ta su-garretan urtu

barruko izotza.

 

Nor ziñan zu lortzeko

ainbat aldakuntza?

Baso-aize-irrintzi?

Itxas-bare-bitsa?

Txinpartazko egunen

goizaldeko intza?

Illunabar bigunen

izar-ñirñir-otsa?

 

Urrezko ziri xamur,

maitasun baratza...?

Ibaitxa marmarlari,

itzal aundi otza...

Gure ames-zeruko

aingeru egotsa...?

Nor zaitudan aineki,

maitagarri utsa!

 

Muiñetan sor daustazu

jakin-min zorrotza,

nerea izan arte

artega garratza.

Nun sartu ete zara

misterio kutsa?

Nor zaitudan aineki

maite-moskor-matsa!

 

Egun artatik zaitut

azur muin-muiñean,

azur-muiñetan eta

biotz barrenean.

Aztu-eziña zaitut

egun ta gabean;

sakon sartu zayataz

maitasun larrean.

 

Egunez galtzen zaitut

ezin ikusi zaitut.

Baiña ezin estaldu

indartsu eta goxo

mundu-auts lotuan,

urrunen lausuan;

lotara orduan,

ames-ispilluan.

 

Emeki dagizu itz,

irripar zabal-zabal,

arimaren ederra

Aingeru baten pare.

Maite bat maitatzen dot

ixil-ixillian...

ezpain-atarian...

agiri begian

munduko bidian...

 

Urrundu ete gaitu

edo ez-jakin gagoz.

Argi egin daigula

«Gu biok alkarrngaz

munduak itsuan,

alkarren albuan?

Goikuak goguan:

sartzeko zeruan».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.