Azeria ta mats-mordoa
Igotz
Orma barruan dauko mastia
Etxe zuriko gaztiak.
Ugari ditu, goian dindiliz,
Mats-mordo eldu gorriak.
Azeri zurra bein eta barriz
Ormaz igoten da zaildu;
Baiña sarritan alegin arren,
Oiñak dagitse txirristu.
«Orma zitala! ortz arte dasa
Zer dok ik orren irriskor?»
Ekin barriz be, baiña alperrik;
Zailduagaitik, ezin lor.
Uleak tente, lurrun gorputza,
Buru ta atzapar bustia,
Mats-mordoari so biur batez,
Agin-ortz-kriska, etsia:
«Ba! diño. Erdi motel zagoze;
Umotu bage oraindik.
Urrengo txandan, illargi-arren!
Al zagokeze eldurik».
Arroputzak
aldioro
atxakia
gura idoro.
|