Denian bon-bon! Eztenian egon...
Bordari
Mokaru goxoak yaten
Mutur-zuri ta tripazai
dabil noiz nai
Peru-Patxiku gaztea;
urdail guri, iateko ortan
beti ernai.
Denian bon-bon! Geroa?
ez dek gurea! Gaur bizi,
Kaixo motel!
Biyarko... gero ikusiko,
Ez gaituk emen betiko.
Bota «Martell»!!
Au, bai, edaritan ona!
Au, bai, goxo ta biguna!
Ez al da ala?
Aupa, iji, iju! Gu bai gu!
Onela biziz, bai ondo
nijoala.
* * *
Baña gauz denak badute
bere itzala. Baita ere
Peru-Patxik.
Errex zebillen atzo...
Orratx, gose, gaxo, zikiñ.
tripa utsik.
Urteak bizkar gañean
Eskean dabil alproja
Kaska-gogor.
Ogi puzketa bat arren!
Abere artean oia
Beti... moxkor.
* * *
(Aldamenetik lagunak
leenago gorde zunak)
Leen erran zuken bezela
«Dagonian bon-bon»
Errazak, gizagaixo orrek,
«Eztenian egon!»
|