L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1962 III-IV Esku-azalak (1962-uztaila/abendua) —<oler1462>




 

 

Jaundoni Mikael guruztuna

 

Jose Agerre

 

                                Eta hura berek garaitu

                                Bildatzaren odolaz.

                                            (Apoc. XII-12)

 

—Erraizunik ez bota, Aingeru Gorena,

Jinkoak egina zera goietan gorena...

—Orra, gurutz-laidoa... ezin jasanen nik,

Jinkoa izan ta bertan gaizkilez josirik.

 

Une berean Mikel, argiya zariola,

azaldu da gurutza buruan zeukala.

Izarburu Gorena suminago zuan

Gurutzain ikusiak Mikel'en buruan.

 

Jaurti du dei zoliya: bazter guzietarik

aingeruak irrintzika batu zaizkiolarik.

Non eta zen astetik ixil eta larre,

Aingeruak elkarri oldar leyakarre.

 

Gaiztoen dela oiu: Gurutzani laido!!

Jinkoa giza ez dadin gogo iardokiko.

Oldez atera dira, dutelarik buru

Goiko Jaunaren seiek Mikel Goiaingeru.

 

Elkarganat ez dira izkilluz t'ezpataz,

elkarreri ez eraso, gudariyen eraz:

Mikel'en mendekoa, zeruan goitira;

Luzbel'enak, ondean, leiza-barrunbera.

 

Jinkoagana leiatuz, aingeru zintzoak,

pirrikitan leizera Luzbel ta jopuak.

Odei-altzo txuriyan enara bildurik,

iraungi da polliki begi-menetarik

 

Olatsu du jadesten andanak gorena,

Gurutz Deuna buruan Mikel'ek aurrena...

Urrun urrun dirade; ezer ez nabari

baizik eta Gurutza disdira ta disdi.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.