L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1963 I-II Izar (1963-urtarrilla/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Zer ikusi ura ikasi

 

Gaztelu

 

Bi begi beltzez dindil ziñan

ibilli, amets-egille, lillura.

Ez oartuki, bañan bai zuzen

zure elburura, lillura.

Oi amorru gaitzen lotura!

 

Bi begi beltzen begiño arek

zororik zeunkan begi-belarri;

zerk zeramakin baitara gabe,

ez noruntz zendun ibillera.

Oi begiñoaren ardura-ardura!

 

Bi begi beltzez dindil zeunden,

katerik gabe, bañan atxiki.

Nork zesaizun orduan zuri

obe zenula azkatasuna?

Egaldun oar bai zenion

zerorri: oi ura zoriona!

 

Ez lorik, ez zer besterik, ura

zenun eginkizun bakarra...

Bañan, azkenik, iratzar ziñan,

erori zitzaizun begi lausoen

gandu betea: baitara ziñan!

 

Zer zan ura? Bein bakarrik

txasta oi dan esan-eziña!

 

Aldez aurretik jakin oi danak

zer ajola dio? Deus ere ez,

baldin nork bere buruan ezpadu

ikasten: orduan zentzadura.

 

Zure maite-zoraldiaren

azkena, orain ondo dakizu:

zerorrek zugan jakin dezuna.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.