|  
              
               
  
 
Eleder 
 
  
 
Gaztelu 
 
  
 
Ez bildur izan. Gure eskuak 
 
eraiki bear dute mirari, 
 
itxas-egian, eguzkitara. 
 
Ur leiarra bezin garbi, 
 
argi-izpia bezin argal, 
 
aizetan, begietara. 
 
  
 
Adintsu zaitugu, etzera oraingo, 
 
alare sabela etzaizu agortu, 
 
zarberrituz zoaz zañetan. 
 
Lur aitorren zorna ugariz, 
 
eguzkiaren arnas beroaz, 
 
ernal zaiteke erraietan. 
 
  
 
Ez bildur izan. Gure eskuak 
 
eraiki bear dute mirari, 
 
itxas-egian, eguzkitara. 
 
  
 
Kantuz ba datoz koplari onak, 
 
dantzan dabiltza zango arin, 
 
ereinik dago ildoan azi. 
 
Urtaro guziko giroen barna, 
 
euriz, elurtez, otz eta beroz 
 
laister dukezu ernemiñaldi. 
 
  
 
Zozo beltza zugaztietan, 
 
pospolin bakarra galsoroetan, 
 
txiuntaz diardute norgeigo. 
 
Pagadi eta ariztietan 
 
birigarroa buruzagi, 
 
lillura dauzka bazter oro. 
 
  
 
Ez bildur izan. Gure eskuak 
 
eraiki bear dute mirari, 
 
itxas-egian, eguzkitara. 
 
  
 
Aiton-amonak erriko plazan 
 
alkarri diote: Gure aziko ote 
 
Eleder deritzan emazteki au? 
 
Bai, alajaña! eta nolako 
 
landa zabalen lore berri, 
 
gure lur aitorren garau! 
 
  
 
Ara or erriko plaza erdian 
 
gure Erregiña, zazpi aizpa 
 
alboan eder koroitzat ditula. 
 
Entzun bitez gure lurrean 
 
dantza, kantu ta soñuketa, 
 
eta koplarien artzai-txirula. 
 
  
 
Ez bildur izan. Gure eskuak 
 
eraiki bear dute mirari, 
 
itxas-egian, eguzkitara. 
 
  
 
              
              |