| 
       |   
        |  
              
               
  
 
Itxastar aurra 
 
  
 
Gaztelu 
 
  
 
Oi, ama, 
 
amatxo, 
 
paper txuriz 
 
egidazu txalupa, 
 
txalupa bat 
 
txalupa bi 
 
txalupa bost 
 
amaika. 
 
  
 
Aurrean branka, 
 
atzean txopa, 
 
eta erdi erdian 
 
masta bat 
 
zorrotza. 
 
  
 
Oi, nere 
 
txalupa, 
 
txalupa-aldra 
 
polita: 
 
aundi ta txiki 
 
kaiean denak 
 
lerroka. 
 
  
 
Boga 
 
boga, 
 
mariñela, 
 
joan bear degu 
 
urrutira 
 
bai 
 
Indietara, 
 
izarrak sortzen diran 
 
errira. 
 
  
 
Aizoialak zabal, 
 
ur aundien barna, 
 
itxasoan egingo ditut 
 
gaua ta eguna, 
 
gaua ta eguna ta 
 
aurrean gidari 
 
artizarra. 
 
  
 
Boga 
 
boga, 
 
mariñela! 
 
  
 
Andik kaiera 
 
natorkenean, 
 
oi, nere poza, 
 
ontziak dizdiz 
 
izarrez 
 
eundaka. 
 
  
 
Eee! mariñela, 
 
bota 
 
aingura. 
 
  
 
Eldu naiz, 
 
ama, 
 
izarren erritik 
 
izarrez diztira, 
 
eta izarrak 
 
zureak dira. 
 
  
 
Oi, nere txalupa, 
 
txalupa-aldra 
 
polita 
 
aundi ta txiki 
 
kaiean neri 
 
txaloka... 
 
  
 
              
              |   
        
  
         
             
         
       |