|  
              
               
  
 
Saratz bezela 
 
  
 
Jabier Aranburu 
 
  
 
Gizonaren bizia 
 
illunean argia. 
 
  
 
Gizona, 
 
bizitzaren zubian, 
 
arri tartean 
 
jaio bezalako saratza; 
 
besoak, 
 
ardazkak. 
 
  
 
Zubi pean, ura, 
 
zainetan, estura. 
 
  
 
Saratz ardazkaren punta 
 
ibai arpegiren ondoan 
 
zealdokatutzen da; 
 
barru-barruko naia 
 
bein ere aseko ez da. 
 
  
 
Gizona: saratz; 
 
bizia: ur; 
 
bien tartean, 
 
zubi peko aize otza. 
 
  
 
Bañan... 
 
Saratzaren indarra 
 
bere biurkortasunean; 
 
zañaren indarra 
 
arri tartean. 
 
  
 
Gizonaren indarra 
 
bere batasunean. 
 
  
 
Laja dezagun 
 
irriyoa 
 
itxasora 
 
joatea. 
 
  
 
Egunaren bukaera, 
 
gaba. 
 
Gabaren bukaera, 
 
eguntxinta. 
 
  
 
Gaba eta egunaren 
 
tartean, 
 
gazi-gazoko 
 
argi illa. 
 
  
 
Nik ikusi ditut 
 
andriaren negarrak, 
 
umeen 
 
farrak, 
 
gizonen makarrak. 
 
  
 
Saratz bezela makurtzen da nere biotza 
 
zugana, ama, nere lore bizitzen iñontza. 
 
  
 
Piñozar bezela, tontorra daukat zeruan, 
 
zugan, Jauna, nere nai indartsuaren burua. 
 
  
 
Saratz eta piñua 
 
aiziaren jostallua. 
 
  
 
Lurra eta zeruaren 
 
tartean: 
 
ezertasuna. 
 
Ni erdian: 
 
batasuna. 
 
  
 
Lur, 
 
aize, 
 
zerua. 
 
Lurreko 
 
irutasuna. 
 
  
 
Seme, 
 
Gogo Guren 
 
Aita. 
 
Ondar, 
 
Aize, 
 
Urdiña. 
 
  
 
Gizona 
 
beti erdian. 
 
  
 
Itza abean, 
 
biotza, gorputzan; 
 
bildurra animan. 
 
  
 
Itz, 
 
gizonaren 
 
pitz. 
 
  
 
Aba, 
 
egi ta gezurreen 
 
kutxa. 
 
  
 
Begiak, 
 
argiak. 
 
  
 
Gizona, 
 
illuna. 
 
  
 
Non dago 
 
egia? 
 
  
 
Eguneroko 
 
miña, 
 
nere aberastasuna. 
 
  
 
Saratzaren zañak, 
 
ur-zaleak. 
 
Piñuaren tontorra, 
 
urdiñ billa. 
 
  
 
Ni, berriz, 
 
ura ta urdiñaren 
 
tartean. 
 
  
 
Nora joan? 
 
Barru-barruan, 
 
Bi indar. 
 
  
 
              
              |