|  
              
               
  
 
Eta, ego aize epel artean 
 
  
 
Muniategi'tar Sabin 
 
  
 
(Aita Onaindia'ri adizkidetasun 
 
sendagarritzat, biotz-biotzez). 
 
  
 
Eta, ego aize epel artean 
 
gau intzaren dizdiratze bustian... 
 
Oi! ze bigun, ze gozoro ta eder 
 
bizia, ze ameskor datorren bai, 
 
lore-biotz kukullutxoetan sormin 
 
eta, eguzkiaren altzoan zantzoka, 
 
arrigarrizko emai pozkorretan 
 
Udaberri-ikutuzko durundiz! 
 
  
 
Ortze sakon garbietan, laño gabe, 
 
gorakunde zerutar, usai emez, 
 
ta, itxaropen arloetan kantari, 
 
izaki txiki nimiñoenak ere 
 
egoak arro, goitu dira lasterrez 
 
argi billa ta, maite muxuketan 
 
bizian sustartuak eder-goraka, 
 
mirarizko erditze lerdenetan 
 
bizimin, intziriz ezean narrez. 
 
  
 
Eta, Jaungoikoa dabil ego ikaraz 
 
zelaietan gora, belar ta lorez, 
 
zugatz adarretan barneratua, 
 
eskuz-eskuzko izketa gozoetan 
 
biotz-animak, ederrez sakonduz 
 
Jaungoikoa dabil bideratua, 
 
maitetasuna erein ta zabalduz 
 
biziaren gorasarre ta omenez. 
 
Au bidearen ederbide egakor 
 
bide ibilgarri eta, sakona! 
 
Jaungoikoaren egi ta, biotz-eskuz, 
 
zenbatzu izar ta, zenbatzu argi, 
 
zenbatzu lore-bitxi ikusgarri, 
 
goratze bizian datorz bizira, 
 
ezetasun urduriz goi, egaka 
 
maite Jariozko emaitza betean 
 
pausu bakoitzean biotza alaituz. 
 
  
 
Ai! baño bizian, unerik une, 
 
bizian eta, egunaren bidez... 
 
biotz esku urdurietan dantzari, 
 
odolaren goramin eta, pozez 
 
eztakigu une geroaren berri, 
 
eztakigu egunak zer dakarren 
 
lore-bitxi eta, santzo artean 
 
bere muin, eskutu ixillean 
 
eztakigu zer mirari, zer alatz, 
 
zer oñaze, zer itun gerta leiken 
 
eztakigu, biziak zer bizineurri 
 
ta, noiz arteko baimena dakarren. 
 
  
 
Oi! ene Goiko Jaun eta Jauna, 
 
ibil nazu beti Zure Eskutik, 
 
ibil nazu beti Zure Eskutik, 
 
biziaren goraberatan ta, maitez, 
 
bere arantza zorrotz eta, lorez 
 
argi eta garbi... Oi! ene Jauna! 
 
ibil nazu bai, beti-beti Zeurez, 
 
Zeure Biotz magalpean narrez! 
 
  
 
              
              |