L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1963 I-II Izar (1963-urtarrilla/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Aita alarguna

 

Igotz

 

 

I. Bidez bide

 

Dzartada biurkorra? Eten zan aidean

Abotsaren miesa. «Ezin dot» iñoan.

Naigabeak eutsozan erpetzarrak josi,

Ta senar gazteak, ai!, atsalkor garrasi.

 

Anitz lore ta kimu eztanda bearrez...

Ak, baiña, eztau iñundik ezpan-ertzik lorez:

Bizitz-argi bagerik osin agortua,

Izaki oroz etsi ta arrazoiz uldua...

 

«Il az! Il az, maitea!» arek oiu barriz;

Ta, «ene ez al intzanan?», eiagora biziz.

Zakar dabil aizea bide-ertzez zinkurin,

Senar saminduaren jantzia lez urdin.

 

Gero, izar-islatan, zerura begira:

«Bizi! Erio! Zuen puskak onek dira!»

Ezin ak lokia aska... Ta bide mukerrez

Doa pentsati... Ene! oin-lokak top larrez!

 

Sorgorraren lilluraz saiets da narrastu,

Lurrari itsatsirik dauz bean oin ta mosu.

Urrin txakur bat uluz... Munean kirkilla

Etenbage jaurtirik asperen zurbilla...

 

 

II. Otoitza

 

Ixilpean gaualdi. Goiak izar apain.

Adiguritsu dabil illazki lur-soin gain...

Kubil datza gizona, ez dagi zirkiñik;

Zelatan ditu pizti ta gau-ibilkarik.

 

Orduz-gero, zotin-uts, bota dau adia,

Bakotxak dogun barne-zokora jatsia:

Jainko! Jainkoa! —diño—. Ene Aita guren!

Oker ba'diardutzut, azkets nire oben.

 

Zirimol dot barrena, naasi baizen erre,

Arimea bait-yata atsekabez ase:

Uin biurrizko itxas baltzenean irri,

Miñaren irrintzia dantzut aspergarri.

 

A ta ni ginduzuzan Zuk maitez estutu,

Sendian biziteko biok zoriontsu.

Ta, aren sabelean, Zuk ez zendun gatzatu

Bion maitezko suak ondutako kimu?

 

Baiña, ene Jaun ona! Aitu zan gau batez

Aren bizi-argia! T'estal eusten lurrez...!

Nire biotz-miñaren mergatza geroztik!

Nok a barriz altx-azo erio-lurretik?

 

Argi? Laiño? Zuk dozuz eskuan, alare,

Bizia ta eriotz. Onetsia zaite!...»

Ta, zerbait arindua, maite illaren antza

Ikusia edo dau izarrez goirantza.

 

 

III. Oroi-arilka

 

Min-otzikaraz doa erreka ozena,

Ertzez iragarririk illaren izena;

Onen ur obirantza senar samindua,

Maitearen lurrunez bildurik gogua.

 

Begien aurrez dauko zupu samingarri,

Beingoan dau osoro negar beroz busti.

Ta gero, lapur antzo, andik da estaldu,

Pozaren izpi mea dauala dirdaitsu.

 

Etxe-barne ixillean oroiz ase dau nai,        

Aren gozoa izanik arantzen osakai:        

Emen zetzan erregin, eztiaren pare;

Ementxe kulunkatzen seaska txit nare.

 

Naiz-ta osin-loaren zeru oztiñean,        

Naiz suete-ondoko zizaillu jagian,

Ikusi nai dau beintzat, eder ta zorakor,

Atsegin ebanaren arpegi maitekor.

 

Gela-leiora urtenik, begiak ditu urrun...

Eta, azkenez, intziri: «Ba-zekiñat, kutun;

Goiztik larratxoria kantuz goora, beera:

I aunat abeslari zeruan gupera!»

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.