| 
       |   
        |  
              
               
  
 
Libertade argia 
 
  
 
Otsalar 
 
  
 
Kartzela ematen du 
 
munduak tajuran: 
 
arrengandik aruntza 
 
ez baita iñor juan. 
 
  
 
Ala ere, lortu nai 
 
zoriontasuna, 
 
suntzikor izanarren 
 
gure nortasuna. 
 
  
 
Elburu bat landuaz 
 
geran bitartean, 
 
biotzeko beroa 
 
badugu barnean. 
 
  
 
Zorionaren billa, 
 
gogoa odolez, 
 
gizarte nekatua 
 
dijoa dolorez. 
 
  
 
Libertadea ain da 
 
sari garestia, 
 
maiz eraman izan du 
 
loran gaztedia. 
 
  
 
Nekeza da bizitza 
 
etsaien menpean, 
 
diranean usteak 
 
loturik katean. 
 
  
 
Txarra indarrez dabil 
 
okerraren billa, 
 
arituz sortu nairik 
 
betiko naspilla. 
 
  
 
Prometeo ezta libre 
 
baizik katigurik; 
 
gizonen argigarria 
 
eztago pizturik. 
 
  
 
Oian itzal onetan 
 
eztago, ez, surik; 
 
sortu bearra dabil 
 
gerok zauriturik. 
 
  
 
Etorkizun onari 
 
ez diot nai etsi: 
 
Libertade argia 
 
badala zinetsi. 
 
  
 
              
              |   
        
  
         
             
         
       |